Albisteak

 
Hirugarren Adineko Udal-egoitzako lorategia biziberritu eta hobetzeko asmoarekin, garapen jasangarria oinarri hartuta, urrian martxan jarriko da permakulturako proiektu bat. Iván Tellaetxe da eremuaren diseinatzailea Gizarte Zerbitzuen sailarekin eta Ekoizpenekin lankidetzan; berak dioenez “egun espazio huts bat da, lana eman eta onurarik ekartzen ez duena”. Erabiltzaileen beharrak ase nahi dira baliabide naturalak aprobetxatuz, “lana eta eragina murriztuz” azaldu du. Zuhaitzak, loreak, ura eta baratzerako gune bat egongo dira. “Egoitzako pertsonek lorategia erabiltzea nahi dugu. Asko emango duen gune bat izango da”. Gunea osatzeko material birziklatuak erabiliko dira, udal langileen jasotakoak, eta baratzea hornitzeko hiriko konpost hontzietakoa erabiliko da. Hilaren 2an 19:00etan inaugurazio hitzaldia egingo da Alondegian, bertan boluntario taldea osatuko da.