Albisteak

 
Geltoki ondoko errotondak zeramikan egindako mosaiko berri bat hartu du, Foru plazan dagoenaren atnzekoa. Panel horretan, 2X1,40 metroko tamaina duena, euskaraz eta gaztelaniaz jasotzen da hiriko trenbidearen historia. 1863. urteko martxoaren 1ean hasi zen, Bilbo eta Urduña arteko linea inauguratu zenean, eta gaur egun arte luzatzen da. Pieza eskuz eginda dago, Malagako Maria Guillen zeramikagilearen lana da. Horrekin osatu nahi da trenbidearekin harremana duten Urduñako pertsona guztiak omendu nahi dira, langileak, familiak eta erabiltzaileak. Bertan ere trenbide-trabesen historia jasotzen da.

Egileek azpimarratu dute nahiko luketela herritarrek pieza errespetatzea eta baloratzea, izan ere, horren helburua da hiriko historia zabaltzea. Turismo arlorako ere oso baliagarria izango da, baita bisita gidatuetarako ere.