Albisteak

 

Ohiturari jarraiki, Urduñak San Juan azoka hartuko du hurrengo igandean, hilak 24. Hiriko kaleetan protagonista izango dira salerosketarako prest egongo diren 400 abere, 30 saltoki inguruko baserriko produktuen azoka eta 12 artisauen lana. Guzti hori Olaran elkarteak antolatuko du. Gainera, Euskadiko Txaroles Abereen XVI. Lehiaketa izango da, Etxaferen eskutik. Jaia osatuko da Josefinoen ikastetxeko jolastokian egingo den herri bazkariarekin.

Hala ere, aurreko egunean, ekainak 23, Juan de Garay inguruko zelaietan artzain txakur txapelketa izango da da. Urteko gaurik magikoenean Bilboko Ars Viva abesbatzak ere emanaldia eskainiko du Familia Sakratuaren elizan, 20:00etatik aurrera. Josu Soldevilla Lamikiz urduñarrak gidatuko ditu ahotsak. Bestetik, Urduñako Gazte Asanbladak akelarrea egingo du 22:30ean txopera inguruan. Hala ere, 20:30ean Sorgin Dantza eskainiko du Foru plazan eta ondoren poteoan ibiliko dira hiriko tabernetatik.


Argibide gehiago (PDF 364KB)


Azokaren aurkezpena

Hala ere, San Juani dagozkion ekintzak ekainaren 21ean, ostegunean, hasiko dira. Egun horretan Olaran elkarteak Zilarrezko Perretxikoa emango dio Kepa Junkera trikitilariari. Omenaldi horrek musikari ospetsuaren ibilbidea azpimarratzea du helburu. Ekitaldia Orduña Plaza hotelean izango da 12:30ean. 2017an Bizkaiko Odol Emaileen elkarteak jaso zuen saria.

Dagoeneko eskatu daitezke Koroatze jaietan ekintzak antolatzeko diru-laguntzak

Zabalik dago aurtengo Koroatze jaietan ekintzak antolatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, kultur eta kirol elkarteentzat. Eskaera egiteko epea 2018ko uztailaren 6ra arte egongo da zabalik. Informazio gehiago jaso daiteke atxikita dagoen dokumentuan