Albisteak

 
Urtero bezala, Urduñako familiek Olentzeroren etxea, Izenaduba Basoa baserria, ezagutzeko aukera izango dute aurten ere. Abenduaren 6an egingo dute irteera bertara. Horretan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa izango da; Alondegian egongo da horretarako aukera abenduaren 3ra arte. Orri honetan ere badago izena emateko orria deskargatzeko aukera. 8 euro ordaindu beharko du parte-hartzaile bakoitzak. Egun horretan 9:45ean irtengo da autobusa suhiltzaileen aurretik. 

Kartela ikusi (JPG 1,35MB)

Izen-emate orria (PDF 176KB)