Albisteak

 
Azaroaren 1ean Madrileko Warner parke tematikoan jai eguna emateko aukera egongo da Gazteguneak antolatutako irteera bati esker. Izan ere, 7:00tan Urduñatik autobusa irtengo da eta Madriletik 20:30ean itzuliko dira. Pertsona bakoitzak 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 27ra arte Gaztegunean. Azpimarratzekoa da toki mugatuak daudela eta Gazteguneko bazkideek lehentasuna izango dutela.