Albisteak

 

Datorren maiatzaren 31an Alondegiak hitzaldi berezi bat hartuko du 19:00etatik aurrera Harategi kaleko muralen inguruan. "Harategi, historiaz beteriko artelana" hitzaldia eskainiko dute Aarón Diego Escauriaza artistak eta Marisa Bergón historialariak, Urduñako ADRAtan elkartekoa. Lan horren balio artistikoa azaltzeaz gain, argazkien nondik norakoak azalduko dituzte eta ondareari dagokionez duen balioa azpimarratuko dute. Ondoren muraletara egingo den bisita gidatuan parte hartzeko parada egongo da.

200m2 betetzen ditu Harategi kale berriko margolanak. Eskuz eginda dago eta Urduñako hiru argazki zahar hartzen ditu. 1912an eraitsi zen Santa Marina atearena da horietako bat, bestea 1907 urteko azoka egun batena eta hirugarrena Román Zulueta Aretxagarena, 1883 urtean jaiotakoa. Udaleko argazki artxiboan ikerketa egin ondoren hautatu dira hiru irudi horiek, Urduñako iragana ondo irudikatzen dutelako: arkitektura, kultura eta jendearen bitartez.

Urduñako Udalak muralen proiektua abiatu zuen tokiko ondarearen garrantzia azpimarratzeko, hiriko gune hori apaintzeko –hirigune historikoan kokatzen da, Monumentu Multzoa izendatuta dagoena- eta intereseko beste elementu bat eskaintzeko, arlo historikoan zein turistikoan, besteak beste.


 
Ver cartel (JPG 3,25MB)