Albisteak

 
Iaz berreskuratu zituzten Terreroko kideek auzo horretako San Ignacio jaiak, ia 15 urtez ospatu gabe igaro ondoren. Lortutako arrakasta errepikatzeko asmoz, aurten ere egitarau oparoa prestatu dute uztailaren 28tik 31ra bitarteko astebururako. Hainbat proposamen berritzaile egin dituzten arren -haurrentzako Diskotxantxa dantzaldia kasu-, aspaldiko ekintzak ere egitarauan txertatu dituzte. Igel toka lehiaketek, gastronomia eta mus txapelketek, herri bazkariak edo kontzertuek girotuko dituzte larunbatetik astelehenerako egun eta gauak.