Albisteak

 
"Udan Euskaraz" aisialdi programa uztailaren 5etik 29ra egingo da aurten, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Eskaintza 2004 eta 2012 urte artean jaiotakoei zuzendua dago. Izena emateko epea ekainaren 6tik 10era egongo da irekita Alondegian, 17:30etik 19:30era. Alabaina, ekainaren 7an 10:00etatik 13:00etara ere eskainiko da apuntatzeko aukera. Ekainaren 22an izango da bilera informatiboa, 18:00etan Herri Eskolan.