Albisteak

 
Urtero lez, uztailean zehar udalekuak izango dira Urduñan, zehazki uztailaren 5etik 29ra arte. Beti bezala, ekintzak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara garatuko dira.
Aurten, inskripzioak Alondegian egin beharko dira ekainaren 6tik 10era bitartean; ekainaren 7an goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta gainerako egunetan, arratsaldez, 17:30etik 19:30era.
Ekainaren 22an bilera bat izango da herri-ikastetxean arratsaldeko 18:00etan.
Ekintza honi esker, parte-hartzaileen euskara maila hobetzen laguntzeaz gain, inguruarekiko begirunea eta bestelako baloreak lantzen dira, udaz gozatzen den bitartean.
 
Argibide gehiagorako ikus eskuorria edo deitu Euskara Zerbitzura: 945 38 30 03 (luz: 52)"


Argibide gehiago (JPG 564KB)