Albisteak

 
Urduñako Turismo Bulegoak hiriko monumentu historikoen multzora bisita gidatuak eskainiko ditu udako hilabeteetan. Uztaileko 21 eta 28 larunbatetan izango dira, 12:00etan, eta bulegotik bertatik ekingo diote ibilbideari. 2 orduko iraupena izango dute eta partehartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Derrigorrezkoa ez bada ere, aurrez erreserba egitea gomendagarria da Turismo Bulegoan bertan, 945 38 43 84 telefono zenbakira deituta edo turismo@urduna.com helbidean. Eskaintza hori abuztuan eta irailean ere egongo da. Hilabete horietako egutegia aurrerago argitaratuko da.