Albisteak

 
Abuztuan hiru enpresak alta eman dute Urduñan Behargintzari esker. Horietako batek segurtasun informatikoan egiten du lan; besteak, produktu kosmetikoak saltzen ditu on line eta hirugarrenak, bildumazaletasun produktuak, komikiak eta argazkilaritzakoak saltzen ditu. Gainera, horietako batek Behargintzaren enpresa-mintegietako bat bete du; mintegi horiek Kale Nagusian daude eta lan- edo enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko dira. Eraikinak dituen hiru mintegietatik bi erabiltzen ari dira egun.

Behargintza arloarekin kontaktatzeko aukera dago beti behargintza@urduna.com helbidean, momentuan dauden baliabideen berri jasotzeaz gain, enpresagintzaren inguruko aholkularitza jasotzeko parada eskaintzen du.