Albisteak

 
Irailaren 20an jokatuko da Urduñako hirugarren Mendi duatloia. .Proba Euskal Herriko zirkuituruako puntuagarria izango da. Antolatzaileen esanetan Euskal Herriko lasterketarik luzeena eta ziurrenik gogorrena izango da. Ibilbidearen lehen zatian 10,9 kilometro egin beharko dituzte korrika menditik. Bigarren txanpan, berriz, bizikletaz 21 kilometro zeharkatu beharko dituzte. Helmugaratu aurreko tramoan, ordea, 1.53 kilometro korritu beharko dituzte Alde Zaharretik. Aurtengo edizioak urduñar azkarrenak ere sarituko ditu, bai gizonezkoen zein emakumezkoen kategoriatan, eta modalitate mixto edo txandakakoetan. Informazio gehiago eskuratzkeo edo lasterketa egunean laguntzeko urdunakirolak@gmail.com helbidera idatzi liteke, edo www.mendiduatloia.com webgunea kontsultatu.