Albisteak

 

Kirol eta kultur elkarteek udaletik guztira 37.293 euro jasoko dituzte haien ekitaldiak antolatu ahal izateko. Hurrenez hurren, hauek dira diru-laguntzen bidez eskuratuko dituzten kopuruak: Kristoren Eskolak 3.190€; Herri Eskolako Guraso Elkarteak eta Loraldik 3.000€, Bihotzak 2.824€, Urduña abesbatzak 2.499€, Jubilatuen Etxeak 1.531€, Orduñako Eskautak 1.085€, Adratanek 488€, Igel Abestokia txokoak 320€, Adi Emakumeak-ek 292€ eta Peña La Barcak 263€. Bedarbideri, bestalde, 3.100€ eskainiko zaizkio, Txarlazori 3.045€; CD Orduña, Urduña Txirrindulari Elkarteari zein Ehiza eta arrantza elkarteari 3.000€, Gualdetxu MBTTri 2.439€, Gorobel Parapente Taldeari 1.915€, Txoloperi 775€, Jai Alai pilotzal elkarteari 684€ eta Goi Nerbioi Arrantza eta Kastin taldeari 166€.