Albisteak

 
Antiguako Pasealekuko aparkalekuak (Lizarra Kaleko bidegurutzetik Alondegira) aldez mugitu dira eta orain ezkerrean daude. Aldaketa hau egin da zaborra biltzerakoan arazoak zeudelako, izan ere, auto askok edukiontzien aurrean aparkatzen zuten eta ezin zen lan hori modu egokian burutu. Gainera, elbarrituentzako aparkalekua ere Alondegiaren parean dauden tokietara mugitu da.