Albisteak

 
Gizartekintza Arloak 3.090€ inbertitu ditu bi desfibriladore erdiautomatiko erosteko. Horietako bat Alondegiko sarreran instalatu dute eta bestea Erretiratuen Klubean. Biak eramangarriak dira eta larrialdi egoeran erabiltzeko errazak. Hala ere, horiek erabiltzen ikasteko bi erakustaldi publiko egingo dira. Otsailaren 14an Erretiratuen klubean izango da 18:30ean eta 15ean Alondegian, goizeko 11:30ean. Izena ematea ez da beharrezkoa izango parte hartzeko.