Albisteak

 
Urduñako udala zerbitzuak bateratu eta zabaltzea aztertzea kontrastatzen ari da. Gaztegunea eta ludoteka, esaterako, Alondegira mugituko dituzte. Era honetan Kultur etxeko beheko solairuan eta bigarren pisuan giten diren jarduerak Alondegira eramango dira. Hala, azpiegitura horietako berogailu sistemetan ekonomikoki eta energetikoki aurreztu egingo da. Diru hori Alondegiko zerbitzuak indartu eta areagotzera bideratu nahi du udalak. Alondegian, hortaz, sarrera eta espazio komun bat, ekintzak ezberdinak egiteko areto nagusia; ikastaro, bilera edo erakusketak egiteko bi areto; gaztegunea, ludoteka, entsegu lokala eta sukaldea geratuko dira.