Albisteak

 
2015eko lehen hiruhilekoan zehar herritarren arreta zerbitzuetara bideratutako bulegoak tokiz aldatuko dira. Planteamenduak 2014ko aurrekontuetan du jatorria, eta aurten burutzeko asmoa azaldu du udalak. Hala, Kale Zaharra 2 eta 4 izango da bulegoen kokaleku berria. Lehiatila horietatik bideratuko dira udalaren arlo ezberdinekin egin beharreko harremanak. Ongizateko Oinarrizko Zerbitzuak ere Kale Zaharrera mugituko dira. Informazio gehiagorako udaletxera deitu: 945 383 003.