Albisteak

 
Martxoaren 4an jasoko du Urduñak lehenbizikoz "Zinegoak" programa. Hitzordua 19:00etan izango da Alondegian. Bertan, proiektuko ordezkariek ekiman aurkeztuko dute, eta laburmetrai ezberdinak eskainiko dituzte. Lanak fikziozkoak izango dira eta gazteleraz zein euskaraz azpititulatuta egongo dira. Ekitaldiaren iraupena gutxi gora behera 90 minutukoa izango da. Sarrera doakoa da.