Albisteak

 
Aurtengo Udan Euskaraz programa uztailaren 1etik 24ra bitartean izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara arte. Aurten, Haur-hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. 3. eta 4. mailetako umeei zuzenduko zaie. Inskripzio epea zabalik egongo da ekainaren 9tik 19ra bitartean, Kultur Etxean honako ordutegi honetan:
Goizez, astelehenetik ostiralera, 10:00- 13:00
Arratsaldez, asteartean eta ostegunean, 17:00-19:00
Prezioak honakoak izango dira: 50€ lehen umea, eta 30€ bigarren umea eta ondorengoak. Urduñan erroldatuta ez dauden umeen kasuan, 70€.

Argibide gehiagorako deitu Euskara Zerbitzura: 945 38 30 03 (luz. 52)