Albisteak

 
12-18 urte bitarteko gazteek Urduñan antolatzea nahi dituzten ekintzak proposatzeko aukera izango dute: kontzertuak, tailerrak, ikuskizun bereziak... Horretarako, txokoetan eta Gaztegunean galdetegi bat egongo da eskura. Jasotako ekarpenak kontuan hartuko dira programazioak egitean. Ildo beretik, adin tarte horretako herritarrak dituzten elkarteetan ere gauzatuko da prozesua.