Albisteak

 
Olaran elkarteak antolatzen duen tradiziozko azoka ekainaren 19an izango da Kale Nagusian. Goiz osoan zehar abereen salmenta eta erakusketa, produktuen azoka, Euskadiko Txaroles lehiaketa eta abar egongo dira.
Ekitaldia ekainaren 16an 12:00etan aurkeztuko da Turismo Bulegoan. Bertan, "Zilarrezko Perretxikoa" saria emango diete Iker eta Eneko Pou anaia eskalatzaileei. Gainera, lehenbizikoz, ekainaren 18an, 17:00etan euskal artzai txakurren txapelketa egingo dute Juan Garay atzean dagoen zelaian. Lehiaketan Ibon Bilbaok (Mungia), Eneko Serranok (Orozko), Asier Bolibarek (Olabezar) eta Fidel Alonsok (Areta) hartuko dute parte.