Albisteak

 
Lorez apaintzeko lehiaketan 13 parte-hartzaile izan dira aurten. Horietatik 4 saltokiak izan dira eta 9 auzokide partikularrak. Hirigune Historikoko etxebizitza pribatuen kategorian Luisa Bañosek (Kale Barria, 19) eta Gloria Ortegak (Burgos, 10) berdindu dute. Kategoria horretan baina Hirigune Historikotik kanpo, Xabier Sobronen (Eras de Polanco, 2) proposamena, argazkian jasota dagoena, izan da garaile. Ostalaritza gune eta saltokien atalean ere bi partaidek berdindu dute, Melitón eta Ortega okindegiek. Azaroan izango da sari banaketa.