Albisteak

 
Euskara ikasteagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 15etik urriaren 16ra bitartean egongo da zabalik. Diru-laguntza hauek Urduñan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta euskaltegi homologatu batean ikasi badute 2016-2017 ikasturtean edota 2017ko udan.

Eskabidea udal-bulegoetan eskuratu daiteke, eta berarekin batera, euskaltegiak luzatutako aprobetxamendu egiaztagiria aurkeztu beharko da. Horrez gain, Urduñatik kanpo ikasi duten pertsonek matrikularen ordainagiria aurkeztu beharko dute.

Oinarriak ikusi (PDF 64KB)

Eskabidea ikusi (PDF 40KB)