Albisteak

 
2015eko urtarrilaren 26an alkatearen dekretuaren bidez, kultura eta kirol taldeen diru-laguntzen gaineko 2015eko deialdia onetsi zen.Eskaera egiteko epea 2015eko urtarrilaren 29tik otsailaren 28ra bitartean izango da.Eskaerak irabazirik gabeko kultura elkarte eta erakunde publikoek zein pribatuek egin ahal izango dituzte. Elkarte hauek Urduñan izan beharko dute egoitza soziala edo jarduera udalerri barruan egin beharko dute. Horrez gainera, Kultura, Hezkuntza eta Euskara, Kirola eta Gazteria, Emakume eta Berdintasuna arloko 2015ean Urduñako udalerrian kultura eta kirol ekintzetarako diru-laguntzako deialdiko baldintzak bete beharko dituzte.
Kultura eta kirol jardueretako diru-laguntza eskaerak eta esleipena arautzen dituen Udal Ordenantza Urduñako webgunean izango da eskuragarri. Halaber, eskaera-orria ofiziala udal-bulegoetan ere eskatu ahalko da.