Albisteak

 
2014an zehar Alde Zaharra edertzeko hainbat ekintza egin ditu Urduñako udalak. Horien artean daude zaborrontzien kokapena berritzea edo Alde Zaharreko irudia hobetzeko egitasmoak. Hiriko altzariak hobetzeko banku eta paperontzi ezberdinak margotu dira, baita plazako arkupeetako margolanak bukatu ere.
Araudiei dagokienean toldo eta karpen erabilerak zehaztu dira. Edo, animalien ordenantza berritu. Hala, txakurren kakak jasotzeko ontzi bereziak jarri dituzte. Aparkalekuei dagokienez, harresiaren inguruko aparkalekuak kendu dira, ibilgailuak uzteko leku berriak egokituz. Fatxaden apainketako lehiaketan parte hartzea oso bajua izan da, horregatik, aurrera begira herritarrak animatzeko ekintza posibleak aztertzen ari dira. Bestalde, hutsik dauden etxeen inbentarioa egin dute, Alde Zaharra edertzeko jabeek fatxada garbi dezaten. Panelen saturazioa saihesteko, berriz, Urduñako hainbat seinale kendu dituzte. Turismo Bulegoa Foru Plazatik Alondegira mugitu dute, eta aurki, lorategien egoeraren azterketari ekingo diote, Foru Plazan sonorizazio sistema ezartzearekin batera. Bidean geratu diren lanen artean Agua Saladako parkingaren sarrera hobetzea eta Lanbide Heziketako hesiak kentzea daude.