Albisteak

 
2013ko urtarrilean, Aduana Hotel Bainuetxea kudeatu zuen enpresak udalari milioi bat euro inguru erreklamatzeko prozedurari ekin zion enpresa kudeatzaileak, Aduanako esplotazioak kalteak eta aurreiritziak eragin zizkiola iritzita, legionella dela eta eraikinak jasandako hainbat itxieren kargu eginez.
 
Urduñederra, gutxi gora behera 75.000€ ordaintzera kondenatua izan zen eraztunen eta ACS loturen itzuleragatik eta estolda-zulo batzuk ur termalen guneko lurrean, aire irteeran, kokatzeagatik, kopuru eskasa hasierako erreklamazioarekin alderatuz. Hala ere, udalak ez du diru kantitate hori ordaindu beharko Aisia taldeak duen zorragatik, ez delako aipatutako taldearentzako gastua izan. Udalaren kontrako eskaera baztertua izan zen, prozesuaren gastea enpresa esplotatzailearen gain geratu zelarik.
 
Aisia Taldearen kudeaketak, Ana Montenegrok gidatua eta ondoren Asís Garteiz, Eladio Sánchez eta Felix Mercado administrari lehiakideek berretsia, 246.959 euroko zorra utzi dute Urduñan eraikinaren hileroko alokairua ez ordaintzeagatik, eta era berean, hainbat lanposturen desagertzea suposatu du. Gainera, eraikinaren entrega 6 hilabetez atzeratu zuten inolako arrazoirik eman gabe, 2015eko uztailaren 2an entregatu zutelarik. Lau izarretako hotelaren azpiegitura oso egoera txarrean itzuli zen, utzikeria nabarmenarekin eta edifizioaren muturreko zikintasuna bistan.
 
 
Datorren astean aterako da Aduana hotel bainuetxea kudeatzeko lizitazioa. Prozesu berri honen bidez Udalak 2017rako martxan egotea espero du.