Albisteak

 
Urduñako gabonetako erakusleiho lehiaketako III. edizioa Ortega Okindegiak irabazi du. Bigarren saria Mabuti dendak lortu du eta hirugarrena Luyando Ópticosek eta Ederki Urdaitegiak, izan ere, emaitza berdina lortu dute bi saltokiek. Urduñako Udalak eta bereziki Ekonomia Sustapen Arloak aurtengo 11 denda zein taberna parte-hartzaileak zoriondu nahi ditu, haien sorkuntza bereziekin hiria alaitzen lagundu dute eta.

Epaimahai teknikoaren eta herritarren 441 bozkekin ebatzi dute lehiaketa aurten. Parte hartu duten pertsona guztien artean zozkatu dituzte 50 euroko bi bale ACCORen parte diren tokiko saltokieran erabiltzeko. Aurtengo irabazleak Joana Rodríguez eta Norberto O. Dukuen izan dira.

Azpimarratzekoa da aurten baliorik gabeko 31 bozka jaso direla, besteak beste, ez dituztelako beharrezko datu guztiak jaso, parte hartzen ez zuten saltokiak bozkatzeagatik edo pertsona batek bozka bat baino gehiago emititu izanagatik.