Albisteak

 
2000. urtean jaiotako gazteen txanda izango da aurten. Ohiturari jarraiki, kintoak abestera aterako dira otsailaren 3an. Hiru taldetan banatuta, Arrastaria, Larruzabal eta Saratxotik igaroko dira goizeko 8:00etatik hasita. Emanaldi bateratua Urduñan eskainiko dute 14:30ak aldera. Jaia martxoaren 3an izango da. Goizean mezara joan ordoren umeentzako ekintzak prestatuko dituzte Foru Plazan. 19:00etan Laudioko Kun-Kun batukada egongo da eta 22:00etatik aurrera hainbat kontzertu Stepi Selektah eta Ze Esatek! taldeekin eta DJ Markelinekin.