Albisteak

 

Urduñako hiria, beste urte batez, bere Aste Santuan murgilduko da oso modu berezian, tradizioz eta debozioz betetako ekitaldi liturgiko zabaleko egitaraua apirilaren 12tik, Dolu-ostirala, 21era arte, Pazko Igandera, arte luzatuko da.

Erlijio interesa izateaz gain, Urduñako Aste Santuak tradizioa eta kultura isuriko du berriz ere, hiriko kultura ondarearen lagin bat baita, Kristoren Eskolari esker egiten dena, 1469an jatorria duena eta. Egun horietan kaleak beteko dituzten pasoetako batzuk XVII eta XVIII. mendekoak dira, eta ondare balio handia dute.

Urduñara etorriko diren bisitarientzat azpimarratzekoa da hiriko Turismo Bulegoak eskaintza zabala prestatzen ari dela jai egun horietarako. Gauzak horrela, apirilaren 18, 19 eta 20an, Antiguako Santutegira hainbat bisita gidatu eskainiko ditu goizeko 11:00etan. 3 euroko prezioa izango du eta 45 minutuko iraupena. Gainera, egunero Erdi Aroko Hiria (5€) ezagutzeko bisitak ere egongo dira, 12:00etatik aurrera. Ordu eta erdiko iraupena izango du bigarren horrek eta 5 euroren truke parte hartu ahalko da. Ezinbestekoa ez bada ere, aurrez erreserba egitea gomendatzen da turismo@urduna.com helbidera idatzita. Bisita biak egiteak 6 euroko kostua izango du.

Aste Santuko programazioa (PDF, 1.259KB)