Albisteak

 
Aurreko astean Urduñak parte hartu zuen Justicia Alimentariak eta Gure platera Gure aukera plataformak Italiako iparraldera antolatutako bisitan. Horretan ere AIAB eta FIRAB erakunde italiarrek parte hartu zuten. Urduñako ordezkariek hainbat ospitale eta eskoletako jantoki eta sukalde publikoak ezagutzeko aukera izan zuten, Cremonakoa tartean. Bertan elikadura hobeago baten alde lanean ari dira etengabe.
 
Egiten dituzten menuak osasuntsuagoak eta jasangarriagoak dira, 60%a baino gehiago produktu ekologikoarekin prestatzen dute eta. Bertan ikasitakoa baliagarria izango da Urduñako udal sukaldearen proiektuaren garapenerako.