Albisteak

 
Urduña, 2016ko azaroaren 4an. - Urduñak abiaraziko du azaroan hondakin organikoen bilketarako zerbitzu berria. Horien artean jatorri begetaleko hondakin organikoak daude: frutak, barazkiak, lekak, pasta, arroza, ogia edota fruitu lehorrak. Sistema berria ezagutzera emateko, informazio kanpaina bat garatuko da hurrengo asteetan. Bilketarako erabiliko diren edukiontzi marroiez gain, hirian auzokonpostaje guneak egongo dira eta autokopostaje programa bultzatuko da.
5. edukiontzia, organikoarentzat
Bihar, arazoak 5, 11:00etatik 14:00etara informazio puntu bat egongo da Foru plazan, eta bertan sistema berriaren inguruko zalantza guztiak kontsultatu ahalko dira. Asteburu honetatik aurrera, gainera, edukiontzi marroien sare berri bat egongo da. Guztira 7 edukiontzi instalatuko dira: Gernika plazan Otxomaio ondoan, San Frantzisko auzoko aparkalekuan, Foru plazan Aduana atzean, Gran Vía kaleko 10-12 zenbakietan, Mikel Deuna auzoan, Landatas auzoan eta La Antiguan.
Modalitate hori hautatzen duten etxebizitzetan, kubo bat, poltsa konpostagarriak, edukiontzia irekitzeko hiltza eta azalpen-eranskailuak jasoko dituzte doan. Materia organikoa Bizkaiko Foru Aldundiko Konpostaje Plantara eramango dira, eta, bertan, ongarria edo konposta bilakatuko da, laborantza eta lorategietan erabiltzeko.
Konpostajearen aldeko apustua
Ortua edo lorategia duten etxebizitzetan, hondakin organikoak konpost egiteko erabili nahi badituzte, autokonpostajea egiteko aukera izango dute. Gainera konpostagailu, aireztagailu eta gida didaktiko jasoko dute doan. Material horiek autokonpostajeari buruzko prestakuntza-tailer batean jasoko dituzte. Lehenengo tailerra azaroaren 17an egingo da.
Horretaz gain, hainbat familia barne hartzen duen Urdunkonpost auzokonpostaje esperientzia handituko da. Gernika plazan gune berri bat instalatuko da.
Urduñako Udalak 7.000 euro inbertituko ditu materia organikoaren bilketa eta tratamenduan urtero. Azpimarratzekoa da informazio kanpaina eta zerbitzua eskaintzeko beharrezko suministroen erosketa Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu dituela.
Izen-emate erraza
Izena emateko hainbat bide daude. 682 79 74 83 telefonora deituta, www.ut21.org webgunean dagoen inprimakia beteta, www.urduna.com webgunean, konposta@ut21 helbidera mezu bat bidalita edo Udaleko Herritarren Harrerarako Bulegoa joanda egin daiteke erraz.