Albisteak

 
Orain dela urtebete Urduña Abesbatzak lekukoa hartu zuen Galdakaon herrialde mailako abesbatzen topaketa bertan egiteko 2019 urte honetan. Horri esker, datorren igandean, ekainak 9, hiriak Bizkaiko Abesbatzen Egunaren XXXVI. Edizioa hartuko du Urduñak. Talde ugari elkartuko dira jai horretan, haurren koralak, nagusien ahots zurienak, ahots lodienak eta nahasienak ere. Guztira, Bizkaiko 43 elkarteetatik bertaratutako diren 800 pertonen anfitrioia izango da Urduña Abesbatza.

Urduñak jai hori hartzen duen bigarren aldia izango da aurtengoa. Aurrekoa 1984an izan zen, topaketaren 3. edizioan. Hala ere, igandekoa berezia izango da, izan ere, 2019 honetan Urduñako taldearen 50. urteurrena da.

Parte-hartzaileak 10:30ak inguru iritsiko dira Urduñara. Momentu horretan ere entseguak hasiko dira, Herri Eskolan, Antzinako Andra Mari-Josefinos ikastetxean eta frontoian. Jarraian, 11:45ean, Posadatik hasitan kantu-kalejira abiatuko dute taldeek Getxa Goi txistulari taldearekin batera. 12:15etan ohorezko aurreskua dantzatuko du hiriko Erauntsi Dantza Taldeak Foru plazan eta kontzertuari ekingo diote. Ahots talde bakoitzak 4 abesti interpretatuko ditu horretan. Errezitaldia bukatuko da “Himno final de Txanton Piperri” eta “Agur jaunak” abestien emanaldiekin partehartzaile guztien eskutik. Bukaeran herri bazkaria egingo dute abesbatza guztiek.