Albisteak

 
Udaleko Sustapen Ekonomikoko Arloak diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik Harategi kalean obrak egiteko. Helburua da trafikoa zein oinezkoentzako gunea izatea, pertsonek lehentasuna izango duten arren. Laguntza, 22.100 eurokoa dena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Arloak eskaintzen du HIGIRUNE programaren barruan eta horren helburua da dinamizazio komertziala zein lehiakortasuna sustatzea. Horretarako kale horretan hainbat hobekuntza burutuko dira.