Albisteak

 

• Foru plazan ekintzak antolatzeko erabiliko da azpiegitura berria
• “Hirigune 2016” programari esker jaso du laguntza

Urduña, 2016ko abenduaren 1ean. - Karpa bat erosteko “Hirigune 2016” programaren barruan eskatutako diru-laguntza eskuratu du Urduñak . Horri esker, hiriak 13.650 euro jasoko ditu azpiegitura berria erosteko, urtean zehar Foru plazan antolatzen diren kultur ekintza eta azoken antolaketa errazteko helburuarekin. Sustapen Ekonomikoko Arlotik eskatu dute diru-laguntza, Udalak eta ACCOR Merkatari Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker.

Momentu honetan Foru plazan instalatuta dagoen karpa Gabonetako ekintzak eguraldi txarretik babesteko alokatu du Udalak. Hala ere, karpa berriak izan behar dituen espezifikazio teknikoak aztertzen ari dira erosketari ekiteko. Urte berrian Urduñak bere karpa propioa izango duela aurreikusten du Udalak.