Albisteak

 
Urduñako Udalak 54.359,25 euroko dirulaguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldunditik termiten plagaren inguruko azterketa egiteko 2016ko ezustekoen dirulaguntzetatik.

Horretaz gain, azaroaren 30ean 18:30ean Alondegian hitzaldi informatiboa eskainiko dute ikerketa egin ondorengo diagnostikoaz aritzeko. Saioa Innodex enpresako profesionalek eskainiko dute, ikerketa egiteko kontratatu den enpresa.