Albisteak

 

Urduñak beste pauso bat eman du memoria historikoaren berreskurapenean. Urtarrileko udalbatza saioan Urduñako Udalak onartu du kereila kriminal bat aurkeztea diktadura frankistak gizakien aurka garatutako krimenak ikertu ditzaten, batez ere hiriko biztanleen artean eragina izan zutenak.
Kereila hori aurkeztuko dute aurretiaz irekitako 4591/10 auziaren barruan Buenos Aireseko (Argentina) Krimen eta Zentzapen Federalen Arloko Epaitegi Nazionalean eta eskualdeko instrukzio-epaitegietan. Horren helburua da krimenak ikertzea, zer inguruabarretan garatu ziren zehaztea, erantzule zuzenak nor izan ziren argitzea eta erantzuleok inputatzea, prozesatzea, epaitzea eta zigortzea.
Zifrak
Halaber, Udalak Urduñan Gerra Zibila eta Diktadura garaian egon zen kartzelan eta kontzentrazio esparruan izan ziren biktimen datuen zerrenda aurzketuko du. Idoia Aginakok, hiriko alkateak, azpimarratu zuen horiek zifra ofizialak direla, baina “biktima gehiago izan zirela badakigu”. Hartutako erabaki horri esker ere informazio zerbitzua eskainiko du Udalak, prozesuan biktimak eta familiak laguntzeko helburuarekin. 

* Argazkia: Urduñako kontzentrazio esparrua

Hau da Urduñako kontzentrazio esparruko argazki bakarra. Rossell Elexalde familiarena da. Iturria: J. Egigurenen 'Prisioneros en el Campo de Concentración de Orduña (1937-1939)’ obra. Editorial Ttarttalo (2011).