Albisteak

 

Urduñako biztanleriak 30 herritar galdu zituen 2013an zehar, Urduñako udalbatzan oraintsu onartu den datuak aztertuz gero. 2014an erroldatutako pertsonak 4.216 izan ziren, 2.151 gizon eta 2.065 emakume. Hau da, emakumeak baino 86 gizon gehiago daude. Jatorriari erreparatuta atzerritar kopurua 193 lagunekoa da, populazioaren %4.5, hain zuzen ere. Komunitateei dagokienean ekuatoriarrak, marokoarrak, nigeriarrak eta argeliarrak dira Europakoak ez diren herritar gehienak. Egun, Urduñan, 33 estatu ezberdinetako herritarrak daude, Europako 9 lurraldetatik, Afrikatik, Amerikatik edo Asiatik etorriak. Biztanleen batazbesteko adina 44 urtekoa da.
Datu guzti horiek 2013an egindako ikerketa dute oinarri, Urduñako udalak 2014ko urtarrilaren 1eko udalbatzan onartu zuelarik. Urtean zehar konprobatzeko egingo diren kudeaketa ezberdinen ondoren onartuko dira zenbakiak, Estatistiken Institutu Nazionalarekin elkarlanean.