Albisteak

 

Urduñako Udalak bi udaleku antolatu ditu Tertangan. Lehenengoa ekainaren 23tik 26ra garatuko da, eta bigarrena 27tik 30era. Lehenengoan Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailako umeek parte hartuko dute, eta bigarrenean, 1. 2. Eta 3. mailetakoek. Udaleku bakoitzean 27 plaza izango dira guztira. Urduñan erroldatutako umeek lehentasuna izango dute, eta plazak inskribatze arabera gordeko dira. Urduñan erroldatuta ez daudenak erreserba zerrendan sartuko dira. Bestalde, pertsona arduradunak Udalarekin dituen zerga-obligazio guztiak ordainduta izan beharko ditu. Udalekuok gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienez 23 ume inskribatzea.

Izena emateko epea: maiatzaren 23tik ekainaren 6ra
Ordainketarako epea: ekainaren 6tik 12ra

Prezioa:
Urduñan erroldatutakoak: 50€
Neba-arrebak: 40€ ume bakoitzeko
Urduñan ez errodatuak: 80€
Neba-arrebak: 70€ ume bakoitzeko.

Izena emateko modua:
Bete beharreko orriak udal-bulegoetan eskatu edo urduña.com webgunetik jeitsi daitezke. Behin horiek denak bete direnean, udal-bulegoetan aurkeztu beharko dira, osasun txartelaren fotokopiarekin batera. Udalak plaza konfirmatzen ez duen bitartean, familiek ez dute ordainketa egin beharko. Behin plaza egiaztatuta, ordainketa ekainaren 6tik 12ra egin beharko da. Horrela egiten ez bada, ez da plaza gordeko.

Bilera: Familiekin bilera bat egingo da ekainaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean, udalekua garatuko den etxean bertan, Tertangan.
Argibide gehiago: 94 432 04 45 (Ainhoa) edo 945 383 003 (luzp: 50)