Albisteak

 
Urduñako turismo bulegoak 7.390 turista izan ditu 2014an, iaz baino %1,26 gehiago. Alde Zaharreko bisita gidatuetan 2.237 pertsonak hartu dute parte. Garai indartsuenak Aste Santua (Apirila) eta uda (uztaila, abuztua eta iraila) izan dira. Udan, esaterako, %10 igo da turista kopurua. Bisita gutxien jaso diren hilabeteak, berriz, martxoa eta abendua. Abenduko emaitzak aztertuz, Aduana Bainuetxe eta Hotelaren itxierak eragina izan lezakeela ondorioztatzen da. Jatorriei erreparatuz bizkaitarrak eta espainiarrak nagusitu dira. Espainiatik etorritako turistak %6.2 hazi dira, eta atzerrikoak %0.44, bisiten %5.10 direlarik.