Albisteak

 

Azken urteetan Urduñako Udala lanean aritu da espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Naturalaren Zerbitzuaren aholkularitza teknikoa izan du. Udalerrian Cortaderia selloana landarearen 50 ale aurkitu eta atera dituzte, eta horri esker espeziea deuseztatu dute erabat eta gaur egun Urduña da Panpa-lezkarik gabeko Bizkaiko herri bakarra.

Jatorriz Hego Amerikakoa da Cortaderia selloana landarea eta lorezaintzan apaingarri moduan erabiltzen dute. Bizkaia osoa kolonizatu du Panpa-lezkak eta ingurumen-arazo larriak sortu ditu. Inguru horretara ondo egokitu da eta gauza izan da bizitzeko, lehiatzeko eta ugaltzeko. Horrek eragin negatibo zuzena izan du tokiko fauna eta floran, eta bertako bioaniztasunarentzat mehatxua eta aldaketa-agente bilakatu da.