Albisteak

 

Akordioa  sinatu dute Urduñako Alkatea den Idoia Aginako Arbaizak eta Bizkaiko Trafikoko Lurraldeburuak, Esther Martí Jiménezek.

Trafikoko Buruzagitza Zentralaren eta Udal eta Probintzien Federazioaren arteko akordioarekin egin du bat hiriak.

Urduñak bat egin du Trafikoko Buruzagitza Zentralaren eta Udal eta Probintzien Federazioaren arteko akordioarekin. Horren bitartez informazioa trukatu eta administrazio lanetan elkarri lagunduko dute. Hitzarmenari esker Urduñako Udalean bertan kudeatu ahalko dira trafikoarekin zerikusia duten hainbat gestio, Bilbora joan behar izan gabe. Herritarrenganako arretara ere hobeagoa izango da, bidaiak zein tramiteak arinduko dira eta.
Hemendik aurrera Urduñako Udaletik kudeatuko dira hainbat tramite, besteak beste, zirkulatzeko baimenaren edo gidabaimenaren helbide aldaketa edo ibilgailuen behin betiko baja, izan ere, DGTaren ibilgailu eta pertsonen erregistroetara sarbidea izango du Urduñako Udaleko Ogasun Arloak. Hori ere onuragarria izango da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga kudeatzeko, ibilgailuen errolda etengabe berrituko delako. Bestetik, zerga-bilketa arlotik ere telematikoki komunikatuko zte ez-ordaindutako ordainagiriak Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari dagokionez.