Albisteak

 

Urduñak Musikaren Astea ospatuko du azaroaren 18tik 26ra 25 emanaldi baino gehiagorekin. Santa Zezilia Bandak, Getxa Goi Txistulari Taldeak eta Kolektibo Liborio tokiko elkarteak antolatu dute kultur ekimena, Udalaren laguntzaz eta musikaren zaindaria den Santa Zeziliaren jaia dela eta.

5. Poteo Musikala
Aurtengoa Kolektibo Liboriok egiten duen Poteo Musikalaren 5. edizioa izango da, azken urteetako ekintzarik original eta arrakastatsuenetarikoa. Ekitaldian zehar, hiriko tabernetan kontzertua eskainiko dute estilo anitzeko hainbat taldek. Emanaldi hauek eguerdian eta gauez izango dira.
Santa Zezilia Bandak, bere aldetik, hainbat ekintza antolatuko ditu. Besteak beste, jada tradizionala den Urduñako musika elkarteen kontzertua egingo dute hilaren 18an, ostiralean, 20:00etan, Santa Maria Elizan. Honakoan ere familia osoari zuzendutako ekintza bat eskainiko du Bandak: “¡Un concierto de película!”. Ostiralean, hilak 25ean, izango da, 19:30etan Alondegian eta filmetako musika banden zatiak interpretatuko dituzte musikariek, pelikula horien zatiak proiektatzeaz gain.

EGITARAU OSOA:

Azaroak 18, ostirala
20:00 - Urduñako musika-taldeen kontzertua, Andra Mari Elizan.Parte hartuko dute: Fita Fik Musika Eskola, Biguri eta Barcina joteroak, Abesti Popularren Taldea, Fernando Eguiluz, Orduñako Oilarrak, Getxa Goi Txistulari taldea, Sociedad Coral de Orduña eta Santa Zezilia musika banda.
22:00 Kolektibo Liboriok antolatutako V. Poteo Musikalaren barruan:
22:00 - Hiria: Birkit (Indie-pop euskalduna).
00:00 - La Unión: The Pushermen (Funk, soul).

Azaroak 19, larunbata
13:00h Kolektibo Liboriok antolatutako V. Poteo Musikalaren barruan:
- Batzoki: Carlos Velasco dúo (Jazz).
- Bar X: Baster (Blues, rock).
- Jubilados: The Bilboes Three (Rockabilly).
- Marrazki: Mikel Castro & Yves Laurent (Blues, rock).
- Politena: Los Herminios (Rock, blues, pop).
- Sortetxe: Peri & Gros (Pop-rock).
19:00 Rock kontzertuak Foru plazan:
- La banda de Jalber (Rock).
- Siroka (Euskal rock).
22:30 Kolektibo Liboriok antolatutako V. Poteo Musikalaren barruan:
22:30 Lupardika: Ruta 637 (Blues, pop, rock).
00:30 La noche: Satisfechos (Rock, blues).

Azaroak 20, igandea
10:00 Kalejira Getxa Goi Txistulari Taldearekin eta Klarinen Bandaren eskutik.
12:00 Santa Zezilia Bandak girotutako meza. Jarraian, hiriko tabernetatik kalejira.
13:00 Kolektibo Liboriok antolatutako V. Poteo Musikalaren barruan:
- Belatzgorri: La Mara, Gus y Soraya (Flamenco).
- Gernika: Music box (Soul, pop).
- Gorobel: Asuca namá (Música cubana).
- La Posada: Virginia y los Machines (Boleros).
- Rómulo: Tobacco road (Blues, country).
- Tuareg: Durbin Poveda (Cantautor).

Azaroak 25, ostirala
19:00 "Un concierto de película" Alondegian Santa Zezilia Bandaren eskutik.
22:00 Kolektibo Liboriok antolatutako V. Poteo Musikalaren barruan:
22:00 Mugalde: Hotel Ruido.
00:30 Amnesia Inn: Versen (Hard rock).

Azaroak 26, larunbata
13:00 Poteoa: “Atera zure musika-tresna kalera eta parte hartu gurekin”.
15:00 Kolektibo Liborioren bazkaria Urduñako Gaztetxean.
18:00 Jam Sessiona Urduñako Gaztetxean.