Albisteak

 

Ekainaren 18an, igandean, San Juan azoka ospatuko du Urduñak, Bizkaian egiten den urteroko feria-merkaturik zaharrena, eta laugarrenez bat egingo du XV. Euskadiko Txaroles ganadu txapelketarekin.
Goizean zehar hainbat ekintza egongo dira. Besteak beste, erakusketak; euskal zaldiena, nekazaritza makinena eta Enkarterriko txakur billanoena. Artisautza, agroekologia eta bidezko merkataritza azoka ere egongo da. Suarekin egindako ferraketa erakusketa zein umeentzako pottoka ibilaldia ere izango dira. Ospakizunaren kartela folkloreak eta herri bazkariak osatuko dute, 15:00etatik aurrera.

'Zilarrezko perretxikoa'

Azoka Olaran elkarteak antolatzen du eta urtero 'Zilarrezko Perretxiko' saria ematen du. Aurten Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak jasoko du. Sari banaketa Turismo Bulegoan izango da ekainaren 15ean, ostegunean, 12:30ean eta German Urruelak jasoko du, elkartearen ordezkaria Urduñan azken 19 urteetan.