Albisteak

 

Pasa den udazkenean Sustapen Ekonomikoko Sailak martxan jarritako Bono Denda ekimenak izandako harrera ona ikusita, edizio berri bat prestatzen ari da maiatzerako. Jarduerak komertzio sektorea sustatu nahi du eta hiritarrak kontsumo gaiak Urduñako saltoki eta enpresetan erostera lagunduko ditu deskontu bonuen bitartez.

Interesa duten saltokiek datorren apirilaren 26ra arteko epea izango dute deialdi berrian parte hartzeko eskabideak aurkezteko. Izapidea Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) egin ahalko da edo eskabidea ondoko helbidera bidalita behargintza@urduna.com, bertan kanpainari buruzko informazio gehiago eskatzeko aukera egongo da.