Albisteak

 

Aurten, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 17. edizioa antolatuko da Bizkaian, ondare kulturala hedatzeko programa, alegia. Gaur egun arte, programak ibilbide finkatua izan du lurraldean, eta gero eta tokiko eta eskualdeko eragile gehiagok hartzen dute parte urrian publikoari eskainiko zaizkion jarduerak antolatzen.

Edizio honetako gaia “Paisaia bizia” da, eta lurraldearen ikuspuntutik jorratuko da ondarea, lurraldea baita faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturalek esku hartzen duten hainbat prozesu garatzen diren espazio fisikoa, eta horrek guztiak gaur egun kontenplatzen dugun paisaia sortzen du. Doan izango diren 276 ekintzetan zehar Bizkaiko paisaiaren ikuspegi ezberdinak erakutsiko dira, eta aukera paregabea izango da zenbait toki profesionalekin, interpreteekin eta boluntario aktiboekin batera bisitatzeko.

Paisaia Urduñan

Urduñan lau bisita desberdin egongo dira Jardunaldien baitan. Hiriko paisaia ikuspuntu geologikotik, ornitologikotik zein toponimikotik aztertzeko aukera egongo da. Gehienetan toki mugatuak egongo dira, beraz, Turismo Bulegora jo beharko da izena emateko, 945 384 384 telefonoan edo turismo@urduna.com posta elektronikoan.

MENDI MARTXA: “Urduñako harana eta Arrastaria: Paisaia aktiboa”
Urriak 8, igandea. 8:00etan Foru plazatik hasieran. 10:00etan martxa txikia izango da.

IBILBIDE ORNITOLOGIKOA “Gorobel: Hegaztien paisaia”
Urriak 14, larunbata. 10:00etatik 14:00etara Turismo Bulegotik hasita.

IBILBIDE GIDATUA: “Urduñako harana: Ibilbide geologikoa haran berezi batean”
Urriak 21, larunbata. 10:00etatik 14:00etara Turismo Bulegotik hasita.

IBILBIDE GIDATUA: “Urduñako izenak: Paisaiaren ahotsa”
Urriak 28, larunbata,10:00etatik 14:00etara, Alto de Las Campaseko aparkalekutik.

Argibide gehiago (PDF 4,57MB)