Albisteak

 

Datorren azaroaren 17an, larunbatean, Urduñan musika banden topaketa ospatuko da. Udalak babestu duen programa zabala diseinatu du Urduñako Santa Zezilia Bandak horretarako, egun osoan zehar banden musika hiriko kaleetatik hedatu nahi dituen zenbait ekitaldiekin.

Urduñako taldeaz gain, San Asensioko Musika Bandak (Errioxa) eta Eskoriatzako Musika Bandak (Gipuzkoa) parte hartuko dute hitzorduan. Oro har, 100 musikari baino gehiago izango dira hiria alaitzen. Hiru banden arteko harremanak Jesús Urrutia du lokarri, gure bandako zuzendari gonbidatua duela 15 urtetik hona, San Asensioko Bandako zuzendaria eta laster Eskoriatzako Bandako zuzendaria.

Egun horretako programa hurrengoa izango da:

12:00 - Musika Banden harrera Foru Plazan.
12:30 - Banden kalejira hiriko kaleetatik.
13:30 - Banden kontzentrazioa Foru Plazan, bi obra joz.
19:30 - Banden kontzertua Foru Plazan. Banda bakoitzak obra bat interpretatuko du. Guztiak batera bi obra joko dituzte hekitaldiari amaiera emateko.