Albisteak

 
Urduñako Udalak urteko azken hiruhilekoan abiatuko ditu Landatas auzoko plaza eta Lizarra kaleko bide zorua konpontzeko obrak. Asfaltados Olarra, S.A. enpresak burutuko ditu lan horiek eta 69.000 euroko kostea izango dute. Bizkaiko Foru Aldunditik 21.660,73 euroko diru-laguntza jaso du Udalak horretarako 164/2016 Foru Dekretuaren bitartez, udal eskumeneko erabilera edo zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko xedea duena.