Albisteak

 
Urduñako udalak Montaleoneko bidearen gaineko igarobidek zubia konpontzeko obrak egingo ditu, Castejón-Bilbo lineako P.K 199/522. Lanak Euskalcons S.L enpresak egingo ditu eta 30.693 euro balioko dute. Horri, ordea, 6.445,53€ gehitu behar zaizkio, BEZari dagokion %21, hain zuzen ere. Proiektua garatzeko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango du, azaroaren 19an 137/2013 Foru Dekretuaren bidez 27.317,75€ jasoko baititu. Hori dela-eta,ezustekoetara bideratutako Udal Finantzaketa Fondotik bideratuko da transferentzia (Udalkutxa).