Albisteak

 
Hurrengo asteetan Mikel Deuna auzoko trafikoan aldaketak egongo dira bide-zoruan egingo diren obrak direla eta. Lanak burutuko dituen enpresak aurretik gaizki egindakoak konpondu beharko ditu. Obrak zatika gauzatuko dira.
Inguru horretan egindako lanak bukatutzat eman aurretik, Udalak ikuskatu egin zituen eta zoruan akatsak detektatu zituen. Horregatik, orain, enpresak lanak berregin beharko ditu. Nabarmentzekoa da udalak ez duela gehiago ordaindu beharko.