Albisteak

 
Ongizateko Oinarrizko Zerbitzu Sozialek programa berri bat abiatuko dute Urduñako etorkinen komunitateari arreta jarri asmoz. Kolektiboarekin harremanetan jartzeko udalak bide ezberdinak baliatuko ditu: eskutitzak, telefono deiak... Parte hartzeko interesa duten pertsonak informatzea da helburua. Programaren bidez topaleku eta aholkularitza gune bat eskaini nahi du Urduñako udalak, herritar bezala dagozkien eremu ezberdinak jorratuz haien ongizate pertsonal orokorra hobetzeko. Landuko diren gaien artean daude, besteak beste,  tituluen konbalidazioak, zerbitzu juridikoak, lan eta formakuntza ibilbideak, enplegu bilaketa, osasun zerbitzuak... Informazio gehiago jasotzeko 945 303 003 / 688 828 025 telefonora dei liteke.